21. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

93/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko hamaika lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 15eko 2272/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko hamaika lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2013ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 29an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bestalde, deialdiaren II. eranskinean, hizkuntzak jakiteagatiko puntuazio osagarriaren atalean, euskararen balorazioari dagokionean, akats bat atzeman denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bidezko da horiek zuzentzea.

Bidezkoa da, halaber, Nafarroako Zerga Ogasuneko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea, langileen ordezkari gisa.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko hamaika lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Deialdiaren II. eranskinean, hizkuntzak jakiteagatiko puntuazio osagarriaren atalean, harrapatutako akatsa zuzentzea, izan ere:

Honela dioen tokian:

“–Euskaraz jakiteagatik: destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako 2,76 puntu gehienez, plantilla organikoan euskara jakitea beharrezkotzat hartu bada, eta destinoa eremu mistoan dutenetarako 1,38 puntu gehienez, betiere, plantilla organikoaren arabera, lanpostu horretan aritzeko euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen baldin bada”.

Honela behar du:

“–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera, lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 2,76 puntu bitarte destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako, eta 1,38 puntu bitarte destinoa eremu mistoan dutenetarako”.

3. Nafarroako Zerga Ogasuneko Langileen Batzordeak proposaturik eta hura ordezkatzeko, Jesús Javier Elizalde Esteban jauna kide titular izendatzea epaimahaian parte hartzeko, eta Miguel Azparren Zabaleta jauna, ordezko.

4. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 20an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

OGASUNEKO TEKNIKARIA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

ALAVA PEREZ, JOSE JULIAN

AMATRIAIN CIA, IGNACIO

BERMEJO GARDE, CARLOS

EDERRA URRA, CRISTINA

ESLAVA GUTIERREZ, LUIS JAVIER

GARCIA YARNOZ, PABLO LUIS

MARTINEZ BERGASA, MARIA

RUBIO SUESCUN, ANA MARIA

–Baztertuak: bakarrik ere ez.

Iragarkiaren kodea: F1401111