4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Enkante publikoa. 438/2011 prozedura
Carlos Javier Asin Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Banco Cívica S.A.k eskaturik, arbitrajea dela-eta, Segundo Manobanda Simbaren eta Elsa Marina Caisaguano Llambaren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000438/2011 betearazpen-prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunean:
Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:
Ondasun higiezin bat Lizarran, San José plazako 2. zenbakian dagoen etxebizitza. Lizarrako 2. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: 2304. liburukia, 132. liburua, 27. orria, 9,134. erregistro-finka, 4. inskripzioa.
Enkantearen ondorioetarako, finka 156.300 euroan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.
Enkantea 2012ko martxoaren 23an eginen da, goizeko 10:30ean, Lizarrako 1. judizio-aretoan.
Enkantearen baldintzak:
1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.
3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 1846 42 000 5001274 kontuan (3146 0000 06 0438 11 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.
4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.
6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.
Lizarran, 2012ko urtarrilaren 26an.-Idazkari judiziala, Carlos Javier Asin Basarte.
Iragarkiaren kodea: J1201522