21. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

92/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko bederatzi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 2271/2013 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko bederatzi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da. Deialdia 2013ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 29an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Aipatutako deialdiaren II. eranskinean, hizkuntzak jakiteagatiko puntuazio osagarriaren atalean, euskararen balorazioari dagokionean, akats bat atzeman denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bidezko da horiek zuzentzea.

Bidezkoa da, halaber, Nafarroako Zerga Ogasuneko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea, langileen ordezkari gisa.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko bederatzi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Deialdiaren II. eranskinean, hizkuntzak jakiteagatiko puntuazio osagarriaren atalean, harrapatutako akatsa zuzentzea, izan ere:

Honela dioen tokian:

“–Euskaraz jakiteagatik: destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako 2,76 puntu gehienez, plantilla organikoan euskara jakitea beharrezkotzat hartu bada, eta destinoa eremu mistoan dutenetarako 1,38 puntu gehienez, betiere, plantilla organikoaren arabera, lanpostu horretan aritzeko euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen baldin bada”.

Honela behar du:

“–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera, lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 2,76 puntu bitarte destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako, eta 1,38 puntu bitarte destinoa eremu mistoan dutenetarako”.

3. Nafarroako Zerga Ogasuneko Langileen Batzordeak proposaturik eta hura ordezkatzeko, Isidoro Alonso Sánchez jauna kide titular izendatzea epaimahaian parte hartzeko, eta Jesús Javier Elizalde Esteban jauna, ordezko.

4. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 20an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

AMADOZ EQUISOAIN, YOLANDA

ASTIZ GOÑI, CRISTINA

BAINES GRACIA, ZUBEROA

BERNAT LAS, MARTA EUFEMIA

ECHAVARRI MUGICA, IRANZU

FAUS ARIZ, SOFIA

GALLO ECHARTE, YOHANNA

GIL YOLDI, FRANCISCO

GOMEZ CIA, CARMEN

GONZALEZ HERNANDEZ, ELENA

LABIANO RUIZ, IDOYA

LACUNZA SOLA, MARIA PAZ

LUNA LEOZ, ELENA

MARTURET ILUNDAIN, JAVIER

MORENO ARMENDARIZ, MILAGROS

MORIONES REY, SILVIA

SAN MARTIN ALFARO, RITA

SOBRINO ALZUETA, AMAYA

VERA ZARRALUQUI, ELENA

–Baztertuak: bakarrik ere ez.

Iragarkiaren kodea: F1401110