1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
8/2014 FORU AGINDUA, urtarrilaren 22koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Juan Francisco Serrano Medrano jauna, Zainketa Ataleko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela organo eskudunak.
Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Juan Francisco Serrano Medrano jauna, Sustapen Departamentuko Zainketa Ataleko burua, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko urtarrilaren 22an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: F1401313