2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena
2014ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren eta haren betearazpen oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurreko epea iragan eta inork aurrekontuaren kontra erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuarekin bat.
Hori dela eta, 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen lansariak: 82.400,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arrunten erosketak eta zerbitzuak: 23.250,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 200,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.330,00 euro.
Gastuak, guztira: 112.180,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 46.884,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 65.296,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 112.180,00 euro.
Tafallan, 2014ko urtarrilaren 24an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.
Iragarkiaren kodea: L1401162