2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
2014ko aurrekontuak behin betiko onestea
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuta dagoenari jarraituta, jendaurreko epean inork alegaziorik ez duenez aurkeztu, behin betiko onetsi da 2014ko Iruñerriko Mankomunitatearen aurrekontua.
Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 248. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2013ko abenduaren 27an.
DIRU SARRERAK:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta beste diru sarrera batzuk: 258.312,12 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 14.785.792,51 euro.
V. kapitulua.–Ondasunekin eta aprobetxamendu komunalekin lotutako diru sarrerak: 232.187,71 euro.
VII. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten beste diru sarrera batzuk: 25.000,00 euro.
VIII. kapitulua.–Finantza aktiboak: 1.274.751,88 euro.
Diru sarrerak, guztira: 16.576.044,22 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langile gastuak: 649.211,21 euro.
II. kapitulua.–Gastuak ondasun arruntetan eta zerbitzuetan: 2.477.355,17 euro.
III. kapitulua.–Finantza gastuak: 155.297,73 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 12.885.584,50 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 200.980,00 euro.
IX. kapitulua.–Finantza pasiboak: 207.615,61 euro.
Gastuak, guztira: 16.576.044,22 euro.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 23an.–Lehendakaria, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L1401086