2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDANKOZE
Ordenantza fiskala, Bidankozeko herriaren lurralde esparruan Udalaren titulartasuneko altzarien erabilera eta horretarako tasak arautzen dituena. Hasierako onespena
Bidankozeko Udalak, 2013ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bidankozeko herriaren lurralde esparruan Udalaren titulartasuneko altzarien erabilera eta horretarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Bidankozen, 2013ko abenduaren 18an.–Alkatea, Alberto Mainz Urzainqui.
Iragarkiaren kodea: L1401112