21. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Aldaketa puntuala UC2 unitatean. Behin betiko onespena

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 5879. Ebazpena, 2013ko irailaren 24koa, eta orobat ikusirik auzitegi beraren 245. Ebazpen Probidentzia, urriaren 15ekoa; ikusirik, halaber, Udalbatzako legelariaren 2013ko urriaren 18ko txostena; ebazpen horren kontra para litezkeen errekurtsoak deusetan ukatu gabe, Urdazubirako onetsitako hirigintzako determinazio guztiek ahalik eta lasterren indarra hartzeko xedez, udal honek, 2013ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala hiri lurzoru finkatuko UC2 unitatean. Sustatzailea Felipe Villares Otheguy da. Orobat onetsi zen jendaurrean edukitzea. Iragarkia 2013ko 220. Nafarroako Administrazio Auzitegian argitaratu zen, azaroaren 14an.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, Urdazubiko Udalak, 2013ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntuala behin betiko onestea hiri lurzoru finkatuko UC2 unitatean. Sustatzailea Felipe Villares Otheguy da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Urdazubin, 2014ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

ERANSKINA

Aldaketa, Urdazubiko hiri lurzoru finkatuko UC 2 unitatean

60. artikulua. Urdazubi, UC2.

Azalera, guti goiti-beheiti: 2.420 m².

Lurzatiak: M.103-P.10-P.11-P.12-P13.

Sailkapena: Hiri lurzoru finkatua.

Erabilera bereizgarria: bizitegia.

Planeamenduaren determinazioak:

–Ez da eraikuntza berririk onartzen.

–Onartzen da erakinak zaharberritzea eta aldatzea.

–Onartzen da Apalenea etxea eraistea eta horren ordez bertze bat eraikitzea.

–Etxebizitzen gehieneko kopurua eraikin bakoitzean: 4.

Eraikinak bete beharreko baldintzak:

–Tipologia: egungoa.

–Solairu kopurua, gehienez: egungoak edo B+2.

–Onartzen da B+1 duten eraikinei solairu bat gaineratzea.

–Lerrokadurak: proiektuaren aitzineko espedientean finkatuak.

–Onartzen da erantsitako bolumena ordezkatzea, Axular karrikako 7an.

–Onartzen da fatxadak aldatzea, eskualdeko ezaugarri arkitektonikoak atxikitzen badira.

Antolamenduaren baldintzak:

–Udalak 13. lurzatiaren azalera eskuratzen ahalko du, erosketa edo desjabetze bidez, espaloiko pasabidea eta bidea zabaltzeko behar baita.

Iragarkiaren kodea: L1401167