2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Aldaketa puntual xehakatua 3. poligonoan.
Behin betiko onespena
Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 5879. Ebazpena, 2013ko irailaren 24koa, eta orobat ikusirik Auzitegi beraren 245. Ebazpen Probidentzia, urriaren 15ekoa; ikusirik, halaber, Udalbatzako legelariaren 2013ko urriaren 18ko txostena; ebazpen horren kontra para litezkeen errekurtsoak deusetan ukatu gabe, Urdazubirako onetsitako hirigintzako determinazio guztiek ahalik eta lasterren indarra hartzeko xedez, udal honek, 2013ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala 3. poligonoko 156 A azpilurzatian eta 163 A azpilurzatian, oihaneko lurzoru urbanizaezina izatetik nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezina izatera pasa dadin. Sustatzailea Sociedad Civil Etchart Jimenez da. Orobat onetsi zen jendaurrean edukitzea. Iragarkia 2013ko 220. Nafarroako Administrazio Auzitegian argitaratu zen, azaroaren 14an.
Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, Urdazubiko Udalak, 2013ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntuala behin betiko onestea 3. poligonoko 156 A azpilurzatian eta 163 A azpilurzatian, oihaneko lurzoru urbanizaezina izatetik nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezina izatera pasa dadin. Sustatzailea Sociedad Civil Etchart Jimenez da.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Urdazubin, 2014ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
ERANSKINA

Iragarkiaren kodea: L1401156