21. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Aldaketa Eraikuntzaren gaineko ordenantzan.
Behin betiko onespena

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 5879. Ebazpena, 2013ko irailaren 24koa, eta orobat ikusirik auzitegi beraren 245. Ebazpen Probidentzia, urriaren 15ekoa; ikusirik, halaber, Udalbatzako legelariaren 2013ko urriaren 18ko txostena; ebazpen horren kontra para litezkeen errekurtsoak deusetan ukatu gabe, Urdazubirako onetsitako hirigintzako determinazio guztiek ahalik eta lasterren indarra hartzeko xedez, udal honek, 2013ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 137. artikuluan (Udal Planeko laugarren atala), Urdazubiko Udalak sustaturik. Orobat onetsi zen jendaurrean edukitzea. Iragarkia 2013ko 220. Nafarroako Administrazio Auzitegian argitaratu zen, azaroaren 14an.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, Urdazubiko Udalak, 2013ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa behin betiko onestea Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 137. artikuluan (Udal Planeko laugarren atala). Hona hemen haren edukia:

“137. artikulua. Estalkiak.

Lurzoru urbanizaezineko eraikin guztien estalkiak gorriak izanen dira. Zilegi izanen dira, erabiltzen diren materialen arabera, koloreak hartzen dituen tonalitate ezberdinak.

Borda guztien estalkiak gorriak izanen dira, salbuespenik gabe.

Teila gorria ez bertze material batean eginak dauden borden estalkiak antolamenduz kanpoko deklaratzen dira eta teila gorria paratu beharko zaie, ordenantza onetsi eta sei hilabeteko epean.

Dagoen teila ezin da inola ere aldatu eta bertze material batekoa paratu.

Bordetako konponketak eta/edo handitzeak teila gorriz eginen dira.”

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Urdazubin, 2014ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1401154