21. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Lurzoru urbanizaezinean hirigintza arloko onespen,
baimen eta lizentziak ematea etetea

Uharte Arakilgo Udalak, 2014ko urtarrilaren 23ko osoko bilkura berezian, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lurzoru urbanizaezinean hirigintza arloko onespen, baimen eta lizentziak ematea etetea.

Ikusirik Uharte Arakilgo hirigintza araudiko 61. artikuluaren 2. puntuan aldaketa egiteko espedientea, 2012ko abenduaren 27ko osoko bilkuran onetsi zena. Hura lurzoru urbanizaezineko eraikuntza jarduera eta erabileretarako baldintzei buruzkoa da.

Aintzat harturik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 69.2 artikulua eta lurzoru urbanizaezinean hirigintza arloko onespen, baimen eta lizentziak ematea eteteko erabaki honek xedea izanik modu koherentean garatu ahal izatea Udalak, hirigintzako administrazio gisa duen ius variandiari loturik, planeamendu arloan dituen ahalmenen erabilera, partikularrek eta Administrazioak, obrak egiteko edo erabileren aldaketak baimentzeko duten ahalmena mugaturik; izan ere horiek itzulezinak izanik –Uharte Arakilgo Arau Subsidiarioen 61. artikuluaren aldaketaren esparruko lurraldearen errealitatearen eta haren urbanizazioaren gainean eragiten baitute– baldintzapetzen ahal dituzte Uharte Arakilgo Arau Subsidiarioen 61. artikuluaren delako aldaketak dauzkan determinazioak.

Berariaz zehazten da lizentziak ematea eteten den eremua adierazirik dagoela Uharte Arakilgo Arau Subsidiarioetan 61. artikuluaren 2. puntuari dagokionez egindako egiturazko aldaketaren alean dagoen planoan. Delako artikulua lurzoru urbanizaezineko eraikuntza jarduera eta erabileretarako baldintzei buruzkoa da. Planoa, berriz, 2013ko maiatzekoa da, eta behin-behinekoz onetsi zen 2013ko ekainaren 27ko osoko bilkuran. Uharte Arakilgo lurzoru urbanizaezineko eremu guztia harrapatzen du.

Aurrekoa ikusirik, bertan diren udalkide guztiak bat etorririk erabaki da:

Lehenbizikoa.–Onestea lurzoru urbanizaezinean hirigintza arloko onespen, baimen eta lizentziak ematea etetea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 69.2 artikuluari jarraikiz, Uharte Arakilgo Arau Subsidiarioetan 61. artikuluaren 2. puntuari dagokionez egindako egiturazko aldaketaren barnean. Delako artikulua lurzoru urbanizaezineko eraikuntza jarduera eta erabileretarako baldintzei buruzkoa da.

Bigarrena.–Erabaki hau espedientean interesa duten pertsonei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ere.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharte Arakilen, 2014ko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1401136