2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, Tuterako udal hilerriko araubidearen, administrazioaren eta gobernuaren gaineko erregelamenduan. Behin betiko onespena
Udalak, 2013ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako udal hilerriko araubidearen, administrazioaren eta gobernuaren gaineko erregelamenduaren 84 eta 97. artikuluen aldaketa. Hura 2013ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu Erregelamenduaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
84. artikulua. “Udalak egin behar dituen zerbitzuak Alkatetzaren ebazpen bidez zehaztuko dira”.
97. artikulua. “Hilerria bisitatzeko orduak Alkatetzaren ebazpen bidez zehaztuko dira.”
Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2014ko urtarrilaren 21ean.–Sustapeneko, Berrikuntzako eta Afera Ekonomikoetako zinegotzia, Enrique Martín de Marcos.
Iragarkiaren kodea: L1401120