2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan (Hirigintza-Jarduera lizentziak) jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Espedientearen zenbakia: (000005/2014). Sustatzailea: Sigma Brakes, S.A. Jarduera: balazta-pastillen ekoizpena (handitzea). Tokia: Montes de Cierzo udal industrialdea (24/63/2/1etik 6ra).
Tuteran, 2014ko urtarrilaren 22an.–Zinegotzi delegatua, María Reyes Carmona Blasco.
Iragarkiaren kodea: L1401037