2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Bide zorraren iraungipena
Sunbillako Udalak, 2013ko azaroaren 8an egin bilkuran, onetsi zuen Sunbillako 1. poligonoko 71. lurzatiaren gainean dagoen bide zorraren iraungipena.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, erabaki hori behin betiko onetsitzat joko da.
Sunbillan, 2014ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L1401177