21. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2014ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldiko aurrekontuko 2. aldaketaren espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarkien oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Metautenen, 2014ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, Juan Miguel Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L1401083