21. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Akats zuzenketa iragarkian: “Aldaketa, ordenantza fiskaletako tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifetan, 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duena. Hasierako onespena”

Aipatu iragarkia 2014ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an. Iragarkian akats bat badela atzemanik, hona hemen zuzenketa.

Honela dioen lekuan:

“berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua”.

Honela behar du:

“berraztertzeko errekurtsoa, Irunberriko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua”.

Irunberrin, 2014ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1401085