2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Xehetasun azterlana Zuastiko 2. poligonoan. Hasierako onespena
Itzako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko abenduaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, 15.5 eremu homogeneoan (2. poligonoko 212 eta 211. lurzatiak), Sonia Gallastegui Ruiz de Eguinok Zuastin sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Eritzebeitin, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, José Antonio Vázquez Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1401153