21. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren eskutan uztea

Garinoaingo Udalak ondotik osorik ematen den erabaki hau hartu zuen 2014ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran:

“Lehenbizikoa.–Osoko Bilkurak eskumen hauek Tokiko Gobernu Batzarraren eskutan uztea:

–Egintza administratibo eta judizialak bideratzea eta Udalbatzaren osoko bilkurari dagozkion gaietan defendatzea.

–Kreditu eragiketak kontzertatzea, haien zenbateko metatua, ekitaldi ekonomiko bakoitzaren barrenean, aurrekontuaren baliabide arrunten %10 baino handiagoa bada, salbu eta diruzaintzakoak, horrelakoetan une bakoitzean dauden eragiketen zenbateko metatua aipatu ehunekoa baino handiagoa bada, lehen ekitaldiko aurrekontuko diru baliabideei dagokienez, eta betiere letra honetan aipatzen den zenbatekoa baino handiagoa delarik.

–Zerbitzu eta obra proiektuak onestea, kontratazioa edo kontzesioa bere eskumena bada, eta aurrekontuetan oraindik ezarririk ez badaude.

–Ondarea besterentzea, haren balioa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino handiagoa bada, eta, betiere, ondareko ondasunen trukaketak.

–Udal ordenantzen proiektuen onespena.

Bigarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea”.

Garinoainen, 2014ko urtarrilaren 21ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.

Iragarkiaren kodea: L1401020