2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Boto-eskuordetzea
Garinoaingo Udalak ondotik osorik ematen den erabaki hau hartu zuen 2014ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran:
“Ikusirik 11/2013 Foru Legea, martxoaren 12koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duena, udaletako zinegotzien boto-eskuordetzea ezartzeko.
Ikusirik aipatu 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikulu berriak udalei aukera ematen diela beren erregelamendu organikoetan jasotzeko zinegotziek noiz nola egiten ahalko duten boto-eskuordetzea, espresuki biltzen diren kasuetan.
Udal hau, ez baitu erregelamendu organikorik, izaera orokorreko xedapenen bidez gobernatzen denez, delako 86.4 artikuluak eskaintzen duen aukera bere funtzionamenduan sartzeko, aski da erabakia hartzea legean jasotzen diren kasuetan boto-eskuordetzea egiteko bide hori onarturik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz, entitatearen beraren antolaketari dagokion erabakia izateagatik.
Aipatu aurrekariak kontuan hartuz, aho batez erabaki da:
Onartzea Garinoaingo Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legeak emandako idazketan ezarritakoa, boto-eskuordetzea egin ahal izateko foru lege horrek aurreikusten dituen kasuetan.”
Garinoainen, 2014ko urtarrilaren 21ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.
Iragarkiaren kodea: L1401012