2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZPOROGI
2014ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ezporogiko Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, legeak nahi duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen 2014ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Agezan, 2014ko urtarrilaren 22an.–Alkate udalburua, Camino Landarech Zozaya.
Iragarkiaren kodea: L1401039