2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Zilbetiko 1. poligonoko 21. lurzatiko aldaketa xehakatua.
Hasierako onespena
Erroibarko Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, Jesús Urrutia Huartek Zilbetiko 1. poligonoko 21. lurzatian sustatu duen aldaketa xehakatua onetsi zuen hasiera batez.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, hartara igortzen baitu lege beraren 74. artikuluak, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Erroibarren, 2014ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1401145