21. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Mezkirizko UE-20 unitateko egiturazko aldaketa.
Hasierako onespena

Erroibarko Udalak 2013ko abenduaren 18ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen Erroibarko Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala, José Angel Castellot García jaunak sustatua, Mezkirizko UE-20 exekuzio unitatean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 71. artikuluetan 79.2ari dagokionez ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Erroibarren, 2014ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1401144