2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUES
Aldaketa Olazko xehetasun azterlanean. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2013ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Olazko Kontzejuko UO-1 unitateko 22. lurzatiaren xehetasun azterlanean aldaketa egitea (lehengo UA-4), Fco. Javier Pernaut Salinas eta Miguel Martínez Larráyoz arkitektoek prestaturiko dokumentazio teknikoaren arabera. Carlos Guerendiain Tellechea da sustatzailea.
Argitara ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Sarrigurenen, 2014ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, José Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1401078