2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Aldaketa “Blas de Laserna” Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Corellako Udalak, 2013ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa “Blas de Laserna” Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Onespenaren erabakia 2013ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen:
5. artikulua, azken lerroaldea:
“Aplikatuko diren tasak izanen dira Corellako Udalak, osoko bilkuran, ikasturte bakoitzerako erabakitzen dituenak.”
Corellan, 2014ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L1401045