21. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2. poligonoko 125. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko urtarrilaren 22an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Basilio Armendáriz karrikako 12ko jabeen elkarteak udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 125. lurzatian (Basilio Armendáriz karrikako 12a) oztopo arkitektonikoak osotara kentzeko eta igogailua paratzeko aurkeztu duen xehetasun azterlana, Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatua eta 2013ko maiatzaren 27ko data duena, eta haren eranskina, 2013ko irailaren 19ko data duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Burlatan, 2014ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1401098