2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Burlatan 2013an merkataritza sustatzeko jarduerak egin ditzaten merkatarien elkarte edo taldeei diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren ebazpena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko urtarrilaren 22an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Burlatan 2013an merkataritza sustatzeko jarduerak egin ditzaten merkatarien elkarte edo taldeei diru-laguntzak emateko deialdi publikoa baloratzeko aktarekin bat, aho batez,
ERABAKI DA:
1. Merkatarien, ostalaritzako eta zerbitzuetako “La Campana” elkarteari diru-laguntzak ematea Burlatan 2013an merkataritza sustatzeko jarduera hauek egin ditzan:
1.–Bezeroaren astea: 2.094,12 euro.
2.–Ardoaren eta argizarien gaua: 1.047,02 euro.
3.–Stock Burlata: 1.612,64 euro.
4.–Antzara joko handia: 1.376,61 euro.
5.–2013ko Eguberriak: 1.780,27 euro.
6.–Urrezko larunbatak: 949,48 euro.
7.–Publizitateko egiturak: 2.175,89 euro.
2. Merkatarien, ostalaritzako eta zerbitzuetako “La Campana” elkarteari erabaki hau jakinaraztea eta haren izenean Juan Martinez Subizari.
Argitara ematen da, bete dadin Merkataritzako elkarteei edo taldeei, Burlatan merkataritzako sustapen jarduerak egin ditzaten, norgehiagokako lehiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen ordenantza.
Burlatan, 2014ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1401087