2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGEZA
2014ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena
Agezako Kontzejuko Batzorde Irekiak, 2013ko abenduaren 30ean egin bilkuran, aho batez eta hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontu arrunta.
Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ari jarraituz, espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik gabe iraganez gero, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.
Agezan, 2013ko abenduaren 31n.–Kontzejuko burua, Javier Marco Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: L1401073