39. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Katastroko balorazioaren txostenaren proposamena. Onespena

Pitillasko Udalak, 2013ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Pitillasko udal mugapeko balorazio txostenaren proposamen berria.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2014ko otsailaren 3an.–Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L1402493