21. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udal Planeko determinazio xehakatuetan aldaketa puntuala egiteko espedientea.
Hasierako onespena

Arguedasiko Udalak, 2013ko abenduaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko determinazio xehakatuetan aldaketa puntuala egiteko espedientea, lurzoru motei dagokienez, berezi beharrez nekazaritzako ekoizpen handiko eta ertaineko lurzoruak, gaur egun katastroan ageri direnak. Espedientea Arguedasiko Udalak sustatu du ofizioz. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74 eta 79. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Legeak aldatu baitzituen.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74.1 artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraikiz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Arguedasen, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1401105