2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
2015eko lan egutegia
Buñuelgo Udaleko alkate udalburuak urtarrilaren 21ean eman 3/2014 ebazpenaren bidez, 2015eko lan egutegia onetsi da:
Kontuan harturik zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitute enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.
Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Buñuelgo Udalaren zerbitzuko langileek 2015ean izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Urtarrilaren 16a: San Anton (jaieguna Buñuelen).
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.
–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.
–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjina.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2015ean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta aipatutako jaiegunak.
Hirugarrena.–Gainera, ez dira lanegunak izanen honako egun hauek:
A.–Egiazko lan ordu gehiegi izateagatik:
–Abuztuaren 17a, 18a, 19a, 20a eta 21a.
B.–Opor gisa kontatuko dira:
–Martxoaren 20a.
–Abenduaren 4a eta 7a.
Laugarrena.– Urteko lanorduen banaketa.
Urteko lanordu kopurua, 1.592, honelako lanaldietan banatuko da:
a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ortziralera.
b) Artikulu honetako aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta, lanaldi berezia dutenei.
Borzgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.
Seigarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 12:00etatik 15:00ak arte.
Zazpigarrena.–Udaltzainek lan egutegi honekin bat egin dezakete, honako hauek kontuan harturik:
–Abuztuaren 17a, 18a, 19a, 20a eta 21a lanegunak izanen dira haiendako, eta horietan ezin izanen dute oporrik hartu, deusetan ukatu gabe horren diru ordaina.
–Martxoaren 20an eta abenduaren 4an eta 7an aurkitzeko moduan egon beharko dute, zerbitzuren bat egin behar ote duten.
Zortzigarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla-eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, zerbitzu bakoitzari atxikitako langileen %50ek baino gehiagok ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.
Bederatzigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udaleko iragarki oholean argitaratzea.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Buñuelen, 2015eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.
Iragarkiaren kodea: L1501071