204. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Telefono adimendunetarako (smartphones), Hezkuntza Departamentuko datu irekiak baliatzen dituzten aplikazioen I. diseinu saria ematea.

Hezkuntza Departamentuak teknologia mugikor berrien erabilera hobea sustatzeko xedea du ikasleen artean ezagutza bultzatzeko, problema praktikoak ebazteko eta balioa sortzeko herritar guztien eta, bereziki, hezkuntza-komunitatearen eskura jartzen dituen datuekin.

Horretarako, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 7ko 37/2014 Foru Aginduaren bidez, telefono adimendunetarako (smartphones), Hezkuntza Departamentuko datu irekiak baliatzen dituzten aplikazioen I. diseinu sarirako deialdia onetsi zen; sari hori Nafarroako Foru Komunitateko edozein hezkuntza etapa ofizialetako ikasleei zuzendua da.

Aurkezpen epea bukaturik, jasotako aplikazioak, kalitateagatik nabarmentzen direnak, baloratu ditu horretarako eratutako epaimahaiak.

Ikusita epaimahaiaren txostena, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 3ko 89/2014 Foru Aginduaren bidez ebatzi da deialdia.

Iragarki honen bitartez, aditzera ematen da honako hauek irabazi dituztela aipatu sariak:

–Lehen saria, 1.500 euro garbi, Mikel San Martin Huarterentzat, “Nafarroako ikastetxeen bilatzailea” izeneko aplikazioagatik.

–Akzesita, 600 euro garbi, Tania Martínez Morentinentzat, “Ikastetxeak” izeneko aplikazioagatik.

Iruñean, 2014ko urriaren 7an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1413523