204. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

441/2014 EBAZPENA, irailaren 12koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, uztailaren 25eko 72/2013 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak aipatzen dituen udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa 2013-2014 ikasturtean finantzatzeko toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia ebatzi eta diru-laguntzen ordainketa baimentzen duena. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 228/2014 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdia onetsi eta 851.393,81 euroko gehieneko gastua baimendu zen.

Ikusirik 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak egindako txostena, diru-laguntza emateari eta ordaintzeari buruzkoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 21.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Guztira 844.790,16 euroko gastua esleitzea eta ordaintzea 2014ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 429000-42010-4609-322100 kontu-sailaren kargura (40001808 kontabilitate espedientea), toki entitate bakoitzari ondotik datorrenaren arabera dagokion zenbatekoa emanez.

IFZ

TOKI
ENTITATEAK

KUDEAKETA ETA JANTOKIA

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEN

ARRETA

DIRU-LAGUNTZA

GUZTIRA

P3120100G

Iruña

679.720,48

120.618,07

800.338,55

P3122400I

Sesma

26.802,64

0,00

26.802,64

P3125800G

Atarrabia

12.466,75

5.182,22

17.648,97

GUZTIRA

718.989,87

125.800,29

844.790,16

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.–Ebazpen hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: toki entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari.

4.–Ebazpen administratibo honen aurka toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2014ko irailaren 12an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1412540