204. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

78E/2014 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Irunberriko Udal Planeko aldaketa 1-AR6 sektorean behin betiko onesten duena. Sustatzailea Irunberriko Udala da, eta helburu du jarduera ekonomikoetarako lurzoru urbanizagarriko sektorea berriz antolatzea, eremua eta sarbide nagusia aldatuta eta Plan Partzialeko determinazio xehakatuak ukituta.

Irunberriko Udalak idazpuruan aipatzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onesteko.

Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Irunberriko Udal Planeko aldaketa 1-AR6 sektorean behin betiko onestea. Sustatzailea Irunberriko Udala da, eta helburu du jarduera ekonomikoetarako lurzoru urbanizagarriko sektorea berriz antolatzea, eremua eta sarbide nagusia aldatuta eta Plan Partzialeko determinazio xehakatuak ukituta.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Irunberriko Udalari jakinaraztea, dagokion hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko irailaren 4an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F1412643