204. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LAS PALMAS KANARIA HANDIKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Ahozko ikustaldirako zitazioa. 437/2012 prozedura

Belén González Vallejo andrea, Las Palmas Kanaria Handikoko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: María Esther Sarmiento Ramos andreak eskaturik, langile bati ezarritako zehapena dela-eta, Union Promotora Canaria, S.A.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Farclose, S.L.ren eta Konkurtso Administrazioaren aurka bideratu diren 0000437/2012 autoetan, erabaki da ediktu bidez zitatzea, non den jakiterik ez baitago, 2015eko urtarrilaren 22ko 09:20an eginen den ahozko ikustaldira ager dadin. Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.2 eta 83. artikuluetan xedatutakoaz ohartarazten zaio. Halaber, errekerimendua egiten zaio ekitaldira joan dadin kontrako alderdiaren galderei erantzutera, hala eskatuko balitz, eta demandan aipatzen den agiri bidezko froga aurkez dezan, ebazpen judizial baten bidez onartzea erabaki baitzen, eta jakinarazten zaio demandaren kopiak eskura dituela epaitegi honetako Idazkaritzan.

Eta Farclose, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean komunikazioak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Las Palmas Kanaria Handikoan, 2014ko irailaren 26an.–Idazkari judiziala, Belén González Vallejo.

Iragarkiaren kodea: J1413503