1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2375/2014 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, espezialitate berriak eskuratu dituzten Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onesten duena, baita eskuratu ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 8an emandako 2069/2014 Ebazpenaren bidez, espezialitate berriak eskuratu dituzten Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, baita eskuratu ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta, egokia denean, horiek aintzakotzat harturik, bidezko da espezialitate berriak eskuratu dituzten Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea.
Bestetik, bidezko da inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda ere onestea, horretarako arrazoia adierazita.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. I. eranskina onestea, hots, espezialitate berriak eskuratu dituzten Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda.
2. II. eranskina onestea, hots, inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda (horretarako arrazoia adierazita).
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Deialdien Atalari, Titulazioak aztertzeko Batzordeari eta Argibide eta Agiri Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2014ko urriaren 1ean.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
I. ERANSKINA
Maisu-maistren kidegoko espezialitateak eskuratu
dituzten funtzionarioak
DEITURAK ETA IZENA | ESPEZIALITATEAK |
Aguilera Villalobos, Patricia | Lehen Hezkuntza | |
Blanco Rodriguez, Beatriz | Entzumena eta Hizkuntza | |
Davila Castuera, M.ª Consuelo | Lehen Hezkuntza | |
Echeverria Gorria, Clara Isabel | Lehen Hezkuntza | Frantsesa |
Gortari Chamarro, Elisa | Pedagogia terapeutikoa | |
Iturri Villanueva, María Teresa | Lehen Hezkuntza | Pedagogia terapeutikoa |
Morras Aranoa, Hasier | Lehen Hezkuntza | |
Sagaseta Portillo, Aranzazu | Lehen Hezkuntza | |
II. ERANSKINA
Maisu-maistren Kidegoko espezialitateak eskuratu
ez dituzten funtzionarioak
DEITURAK ETA IZENA | ESPEZIALITATEAK | OHARRAK |
Sagaseta Portillo, Aranzazu | Musika | Ez ditu frogatu azaroaren 4ko 1594/2011 E.D.ren eranskinean eskatutako tituluak |
Sagasti Hermoso, Virginia | Lehen Hezkuntza | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
Iragarkiaren kodea: F1413391