204. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 7/2014 prozedura

Helena Barandiarán García andrea, Bilboko Lan arloko 7. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: Juan Santiago Reyes Granado jaunak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Walferpinturas, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 7/2014 betearazpen-piezaren autoetan, honako hau eman da:

Xedapen zatia:

1.–Erabaki da behin betiko betearaztea 2014/04/29an prozedura honetan emandako epaia, Juan Santiago Reyes Granado jaunak eskatua WalferPinturas, S.L.ren aurka.

2.–Betearazpena abiarazten da 23.200,14 euroko printzipala ordain dadin, gehi 2.320,01 euro interesetarako eta 2.320,01 euro kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

3.–Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, enpresa zordunaren langileen legezko ordezkaritzari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, prozesuan ager daitezen, hala nahi badute (Lan Prozedurari buruzko Legearen 252. eta 23. artikuluak).

Aurkaratzeko modua: bulego judizial honetan epaileari berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, ebazpena jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du (LJLaren 186.2 eta 187.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etengo errekurritutako ebazpena (LJLaren 186.3 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Santander bankuan irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Walferpinturas, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon (Bizkaia), 2014ko irailaren 23an.–Idazkari judiziala, Helena Barandiaran García.

Iragarkiaren kodea: J1413394