4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Ediktua. 191/2011 prozedura
Antonio Fernández Ayesa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.
Aditzera ematen dut: 191/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
370/2014 epaia.
Lehendakaria: Joaquín Galve Sauras jauna. Magistratuak: M.ª Jesus Azcona Labiano, Francisco Javier Pueyo Calleja.
Iruñean, 2014ko irailaren 3an.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaunek osatuak, 191/2011 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako honen aurka sustatu zen errekurtsoa: Barañaingo Udalak 2010eko abenduaren 23ko osoko bilkuran onetsitako ordenantza fiskala, telefonia mugikorreko enpresek herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duena (2011ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 24an). Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, Vodafone España, S.A., Carlos Hermida Santos prokuradore jaunak ordezkatua eta Javier Gutiérrez Viloria legelari jaunak zuzendua, eta demandatua, Barañaingo Udala, autoetan agertu ez dena. Hona hemen emandako.
Epaitza:
Baiesten dugu Vodafone España, S.A.ren prozesuko idazkariak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Telefonia mugikorreko enpresek herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen Barañaingo Udalaren ordenantza fiskalaren aurka jarritakoa (2010eko abenduaren 23ko osoko bilkuran onetsia eta 2011ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an argitaratua). Eta horren ondorioz:
a) Errekurritutako ordenantza fiskala baliogabea dela deklaratzen dugu.
b) Ebazpen hau irmo bilakatu eta berehala, 29/1998 Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, argitara eman bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Horretarako behar diren idatzagiriak igorriko dira.
c) Ez da bidezkoa adierazpenik egitea prozedura honetako kostuei buruz.
Ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa jar daiteke.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko urriaren 2an.–Salako idazkaria, Antonio Fernández Ayesa.
Iragarkiaren kodea: J1413396