2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Kredituen aldaketa 2014ko aurrekontu orokorrean
Behin betiko onespena
2014ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 11n, 2014ko aurrekontu orokorrean kredituak aldatzeko 1. espedientea hasiera batean onesten duen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Erabakitzen den kreditu aldaketa, kreditu gehikuntzaren bidez:
1. aldaketaren espedientea.
Aurrekontuko kontu-sailak:
GASTUAK:
1 581692. Oihanen hobekuntza: 15.479,60 euro.
Guztira, 15.479,60 euro.
DIRU-SARRERAK:
1 870. Gerakinen sarrera: 15.479,60 euro.
Guztira, 15.479,60 euro.
Zubietan, 2014ko urriaren 8an.–Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.
Iragarkiaren kodea: L1413649