204. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Gorraizko U.8.3.2 eta U.8.4 lurzatien
xehetasun azterlanean. Behin betiko onespena

Iragarki honen bitartez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2014ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi duela Gorraizko U.8.3.2 eta U.8.4 lurzatien xehetasun azterlanaren aldaketa. Hona hemen testua:

1.–Xehetasun azterlanaren xedea.

Xehetasun azterlan hau Blanca Chivite Fernándezek sustatu du, Gorraizko 13. poligonoko katastroko 272 eta 273. lurzatien jabeak.

Xehetasun azterlan honen xede diren lurzatiak U.8.3.2 eta U.8.4 hiri-unitateak dira, hain zuzen ere 13. poligonoko katastroko 272 eta 273. lurzatiei dagozkienak, eta egungo helbide hau dutenak: Ardanazko bidea, 26 eta 28 zenbakiak, Gorraiz (Eguesibar).

2.–U.8.3.2 eta U.8.4 lurzatien hirigintza egoera.

Bi lurzatiak Gorraizko U.8 unitatearen zati dira eta “Señorío de Gorráiz” jarduketa unitatearen konpentsazio proiektuaren birzatiketatik sortuak dira. Etxebizitzetarako erabilera eman zaie, familia bakarreko etxebizitzak eta/edo familia bakarreko etxebizitza atxikiak egiteko. Hirigintzako ordenantza orokorrarekin bat (Erabilera orokorrak), eta kontuan hartuz 2005eko irailaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean onetsitako Planeamenduaren aldaketa eta ondotik egindako 12. artikuluaren aldaketa (Hirigintzako lurzatiketak hiri-lurzoru finkatuan; 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 17koa), erabaki da lurzatien gehieneko azalera eraikigarria izanen dela haien azaleraren %30ari dagokiona.

Lurzatiak elkarren ondoan daude eta iparraldetik egun eraikia dagoen U 8.3.1 lurzatiarekin (katastroko 271.a) egiten dute muga; hegoaldetik, U 8.5 lurzatiarekin (katastroko 274.a), egun eraiki gabea; ekialdetik, Ardanazko bidearekin eta mendebaldetik, landalurretako lurzati batekin (14. poligonoko 305. lurzatia).

2.1.–Egungo hirigintza egoera (lerrokadurak).

U.8.3.2 eta U.8.4 lurzati biek 2.806,98 m² egiten dute, hain zuzen ere U.8.3.2 lurzatiaren 1.446,79 m² eta U.8.4 lurzatiaren 1.360,19 m² batuta.

Lurzatien barne lerrokadurak, indarrean den xehetasun azterlanaren ondotik, 2003/01/08an behin betiko onetsita hasiera bateko bi lurzatiak batu baitzituen, erantsitako planoan agertzen direnak dira.

Horrela, finken barruko eraikuntzaren kanpoaldeko gehieneko lerrokadurak gutxienez 2,5 metro atzeraeman beharko dira ondoko finkekiko (katastroko 271 eta 274. lurzatiak) eta 6 metro, Ardanaz bidea kalera ematen duen aurrealdeko lerrokadurekiko eta atzealdeko landalurreko finkarekiko.

2.–Xehetasun azterlanaren aldaketa.

Hirigintza eta katastroaren aldetik bi lurzatiak banandu daitezkeenez (U.8.3.2 eta U.8.4), gomendagarria da orobat, bi finken arteko barne lerrokadurak aldatzea, baldin eta banandu nahi direnean, ikuspegien, zortasunen eta abarren gaztazkarik izan ez dadin.

Horregatik, indarrean diren kanpoaldeko lerrokadurak mantendu dira beheko solairuetan; hau da, sotoan eta beheko solairuan.

Goiko solairuei dagokienez, barne lerrokadura berriak ezarri dira, 2,50 metroko distantzia utzita, lurzatien mugaren alde bakoitzean.

3.–Xehetasun azterlana betetzea.

3.1.–Lerrokadurak.

Airetik begiratuta ikus daiteke egungo eraikinak betetzen dituela goiko solairuen arteko barne lerrokadurarako ezarritako distantziak (laranjaz markatuak).

3.2.–Eraikitako azalerak.

Lurzatien aldaketarekin, taldekatu ondotik eta banandu ostean (3 metro mugituz hasiera bateko bi lurzatien arteko muga, U.8.3.2 lurzatitik U.8.4 lurzatira), katastroko 272. lurzatiaren azalera (U.8.3.2) handitu da egungo 1.446,79 m²-tik 1.674,18 m²-ra; hartara, gehieneko azalera eraikigarria (guztizkoaren %30) ere handitu da 503,75 m²-raino.

U.8.4 lurzatiari dagokionez, haren azalera 1.132,80 m²-ra murriztu da eta gehieneko eraikigarritasuna, berriz, 339,84 m²-ra.

Lurzati horien gaineko egungo eraikuntzek muga horiek betetzen dituzte; izan ere, U.8.3.2 lurzatian eraikitako azalera 489.80 m²-koa da, Juan Ramón Gancedo peritu judizialaren arabera, eta 498,99 m²-koa, Mikel Gesta Cilveti perituraren arabera. Azalera horiek ez dute gainditzen baimendutako 503,75 m²-ko gehieneko azalera.

U.8.4 lurzatiari dagokionez, egungo eraikuntzak sestra mailaren azpitik daude eta ez dira kontatzen; beraz, kasu honetan ere ez da arauak baimendutako 339,84 m²-etara iristen.

U.8.3.2 lurzatia. JATORRIZKOA

U.8.4 LURZATIA JATORRIZKOA

Lurzatiaren azalera: 1.446,79 m²

Gehieneko azalera eraikigarria (guztizkoaren %30): 434,04 m²

Lurzatiaren azalera: 1.360,19 m²

Gehieneko azalera eraikigarria (guztizkoaren %30): 408,06 m²

U.8.3.2 lurzatia. ALDATUA

U.8.4 LURZATIA ALDATUA

Lurzatiaren azalera: 1.674,18 m²

Gehieneko azalera eraikigarria (guztizkoaren %30): 502,25 m²

A eraikina, eraikitako azalera:

Juan Ramón Gancedoren neurketa: 489,80 m²

Mikel Gesta Cilvetiren neurketa: 498,99 m²

498,99 m² < 502,25 m² Betetzen du

Lurzatiaren azalera: 1.132,80 m²

Gehieneko azalera eraikigarria (guztizkoaren %30): 339,84 m²

B eraikina, eraikitako azalera:

Kontatzen ez den eraikuntza. 0 m²

0 m² < 339,84 m². Betetzen du

U.8.3.2.4 lurzatia

Azalera osoa: 2.806, 98 m²

Gehieneko azalera eraikigarria (guztizkoaren %30): 842,09 m²

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70-2 artikuluan eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta ohartarazten, arau horren aurka errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

1.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Sarrigurenen, 2014ko urriaren 8an.–Lehen alkateordea, jarduneko alkatea, Helena Arruabarrena.

Iragarkiaren kodea: L1413625