2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Tafallako HAPOko aldaketa puntuala. Hasierako onespena. UC-90 unitatea
Tafallako Udalak, 2014ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Tafallako HAPOko UC-90 unitateko aldaketa puntuala, Navarro Aragonesa de Inversiones, S.L. enpresak sustaturik, araudian aurreikusitako erabilerak zabaldu beharrez; hartara, merkataritza hitza sartuko da erabilera nagusien zerrendan, baita erabilera toleratuetan ere.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2014ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1413772