2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Kirol instalazioen kudeaketa Oilartegi, S.L. ren esku uztea
Lesakako Udalak, 2014ko urriaren 3an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:
1.–Kudeatze-agindua ematea %100 udal kapitalaz osaturiko Oilartegi, S.L. merkataritza sozietateari, Lesakako udal kirol instalazioak kudeatzeko, ondoko baldintzetan:
Lehena.–Mandatu honen bitartez, Oilartegi, S.L.k kudeatuko ditu Lesakako Udalaren kirol instalazioak. Kiroldegia kudeatzeak honako hau erran nahi du: behar diren zeregin guziak bere gain hartzea aipaturiko kirol instalazioek bete dezaten eraiki direnerako helburua, hain zuzen ere kirolaren praktika, aisialdia eta denbora librea.
Zehazki, Oilartegi, S.L.k Lesakako Udalaren kirol instalazioak kudeatzeak ondoko zereginak hartuko ditu barne:
–Kirol jarduerak antolatzea.
–Administrazio-lana: erabiltzaileen eta egiten dituzten kirolen erregistroa, zenbatekoak, erabilera-ordutegiak eta abar.
–Instalazioen mantentze lanak.
–Jarduera jakinetan antolatzen diren lehiaketen publizitatea.
–Urteroko programen lotura kirol-zinegotzigoarekin.
–Kirol bakoitzaz arduratzen diren langileen hautaketa eta egokitzat jotzen diren bertze batzuk.
Bigarrena.–Oilartegi, S.L. behartuta dago, kudeatze-mandatu honen bitartez, agintzen zaizkion jarduerak eta zerbitzuak emateko beharrezko giza-baliabideak, materialak eta teknikoak eta baita behar den logistika izatera, horretarako ekonomia-, eraginkortasun- eta kalitate-irizpideetan oinarrituta.
Zentzu horretan, Oliartegi, S.L.–k izanen du, efektu guzietara, enpresari izaera bere ardurapeko langileekiko, eta horien gain izanen ditu agintzeko ahalmena, kontrolatzekoa eta diziplinarioa. Modu berean, bete beharko ditu, bere erantzukizun esklusiboan, indarrean dauden xedapenak lan-arloan, gizarte-segurantzakoan eta laneko segurtasun eta higienekoan.
Oilartegi, S.L.k beharrezko bitartekoak kontratatu beharko ditu hitzarturiko zerbitzuak kudeatzeko, baldin eta enpresan bertan eskura ez badaude.
Hirugarrena.–Kudeaketa-mandatu hau indarrean egonen da sinatzen den egunetik 2014ko abenduaren 31ra arte, eta era automatikoan luzatuko da urteroko naturaletan, betiere aldeetako batek ez badu berariazko salaketarik egiten hitzarmenaren muga-eguna edo edozein luzapenetako muga-eguna baino hilabeteko aurrerapen minimoarekin.
Laugarrena.–Kudeaketa-mandatu hau suntsiarazteko kausak ondoko hauek izanen dira: idatziz adierazitako aldeen adostasuna, behingoan gertaturiko beraren edukia betetzeko ezintasuna eta aldeetako edozeinek kudeaketa-mandatu honetan ageri diren estipulazioak ez betetzea.
Lesakan, 2014ko urriaren 10ean.–Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.
Iragarkiaren kodea: L1413650