2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea
Alkatetzak ebazpena eman zuen 2014ko ekainaren 20an, etxebizitza batean atea irekitzeko eta eremu publikoa zolatzeko obren lizentzia ukatzeari buruz. Erabaki horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute María Lucía Andueza Yabarrek eta Álvaro Álvarez de Arcaya Anduezak, eta 14-02576 zenbakiarekin tramitatzen ari da Nafarroako Administrazio Auzitegian.
Argitara ematen da eta interesdun guztiei jakinarazten zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluekin bat, eta epatzen dira Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar eguneko epean.
Etxarren Girgillaon, 2014ko urriaren 10ean.–Alkatea, José María López de Mendiguren Anuncibay.
Iragarkiaren kodea: L1413687