1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
621/2014 EBAZPENA, urriaren 8koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Isaac Hualde Resano jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen irailaren 24ko 88/2014 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. Isaac Hualde Resano jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau interesdunari, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko urriaren 8an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Raúl Goñi Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: F1413571