204. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Lurraren kontribuzioa, 2014ko bigarren seihilekoa

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie abiatzekotan dela lurraren kontribuzioaren 2014ko bigarren seihilekoari dagokion kobrantza.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, urriaren 8tik azaroaren 12ra, biak barne.

Ordainagiri helbideratuak azaroaren 5ean kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edo Caixabankeko edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2014ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1413663