204. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Aurrekontuko 1/2014 aldaketa. Behin betiko onespena

2014ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 24an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan.

GASTUAK:

Kreditu gehikuntza:

1-431-680 kontu-saila. Lursaila erostea. Zenbatekoa: 30.000 euro.

Gastuak, guztira: 30.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

Finantzaketa:

870 kontu-saila. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 30.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 30.000 euro.

Abartzuzan, 2014ko urriaren 13an.–Alkatea, José María Ros Antona.

Iragarkiaren kodea: L1413651