1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Eslaba aldeko lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien behin-behineko jabetza hartzea aditzera ematen duena.
Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, irailaren 16ko 689/2014 Ebazpenaren bidez, xedatu du Eslaba aldeko interesdunei dagozkien ordezpen finken behin-behineko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.
Eremu horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda Eslabako Udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.
Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 2002ko martxoaren 7ko Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezpen finka berrien eremuaren eta berrantolamendu-espedientean ageri denaren arteko aldeei buruzkoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzaileari sobratzen diren lurren kontura konpentsatzea edo, hori ezinezkoa bada, diruzko kalte-ordaina ematea, kasuan-kasuan.
Iruñean, 2014ko irailaren 18an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: F1412878