204. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

578/2014 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez Nafarroako Kirolari buruzko Plan Estrategikoari jarraipena eta ebaluazioa egiteko protokoloaren aldaketa onesten da.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren urriaren 19ko 318/2009 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Kirolari buruzko Plan Estrategikoa onetsi zen.

2010eko ekainaren 23an, Nafarroako Parlamentuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Batzordeak Nafarroako Kirolari buruzko Plan Estrategikoa onetsi zuen.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 23ko 566/2010 Ebazpenaren bidez Nafarroako Kirolari buruzko Plan Estrategikoari jarraipena eta ebaluazioa egiteko Protokoloa onetsi zen, haren ekintza planak betetzen ote ziren zehazteko, baita haren ardatz estrategikoak eta jarduketa ildoak ere.

Planaren ekintza estrategikoak betetzeko eta garatzeko, protokoloaren II.2 puntuak jasotzen zuen, gauzatu beharreko beste ekintza batzuen artean, ardatzaren koordinatzaileek bi jarraipen txosten egitea urtean (bat erdialdera eta bestea urte akaberan). Horien bidez agertuko zen zer gauzatze-egoeran zeuden ekintzak, eta urteko memoria eratzeko oinarri izanen ziren.

Jarraipenerako aipatutako sistema abian jarririk, uste da aipatutako urteko txostenak egitea ez dela bideragarria, izan ere ardatz estrategikoetako ekintza eta programa batzuk ez dira gauzatzen urte naturalarekin bat, baizik ikasturtearekin, eta, hortaz, urte edo aurrekontuko ekitaldi bat baino gehiago hartzen dute.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuak eta uztailaren 30eko 62/2014 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat (otsailaren 13ko 16/2013 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren estatutuak),

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Kirolari buruzko Plan Estrategikoari jarraipena eta ebaluazioa egiteko protokoloaren aldaketa onestea (irailaren 23ko 566/2010 Ebazpena), halako moduz non jarraipen agiritik kenduko baita aldian aldiko jarraipen txostenei buruzko aipamen oro, eta gainerakoa bere horretan geldituko. 2014ko ondorioekin aplikatuko da aldaketa hori.

Ebazpen honen eranskin gisa, Nafarroako Kirolari buruzko Plan Estrategikoari jarraipena eta ebaluazioa egiteko protokoloaren testu aldatua erantsi da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra, ez baitu bide administratiboa amaitzen pertsona fisiko eta juridiko interesdunentzat, horiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik. Toki entitate interesdunen kasuan, ebazpen honek bide administratiboa amaitzen du, eta honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

4. Ebazpen hau igortzea Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Kirolaren Zuzendariordetza Nagusira, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2014ko irailaren 15ean.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Pruden Indurain Larraya.

NAFARROAKO KIROLAREN PLAN ESTRATEGIKOARI
JARRAIPENA EGITEKO PROTOKOLOA

I. Sarrera.

2010eko ekainaren 23an, Nafarroako Parlamentuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Batzordeak Nafarroako Kirolari buruzko Plan Estrategikoa onetsi zuen.

Lehenago, kontseilariak urriaren 19ko 318/2009 Foru Agindua eman zuen, Nafarroako Kirolari buruzko Plan Estrategikoa onesteko.

Orobat, 2009ko irailaren 7an, Gobernuaren Erabaki bidez, Gobernuak planaren berri bazuela adierazi zuen.

Bukaerako dokumentuak definitzen du bai gure erkidegoko kirol arloko ekintza politikoaren xedea bai ikuspegia ere, hurrengo urteetarako, eta plan estrategikoaren zabalpena egituratzen du, honako hauen bidez: zazpi ardatz estrategiko, hogeita hamabost lan ildo eta laurogei ekintza estrategiko.

XEDEA

Nafarroan kirol sistema bat sendotu eta garatzea, elementu bultzatzaile, bideratzaile eta bateratzaile gisa arituz Nafarroako kirolaren arloan diharduten eragile guztientzat.

IKUSPEGIA

Nafarroako ahalik eta biztanle gehienek kirola ohituraz egin dezaten lortzea, kirol jardueraren bitartez indartu eginen baitira hezkuntza, parte-hartzea eta integrazioa eta, horrekin batera, hobetu eginen baita parte-hartzaileen osasuna eta, horrenbestez, Nafarroako gizartearena.

“Ez da konponbide eta estrategia orokor handirik bilatu behar. Aitzitik, aldaketa txiki askori esker itzuliko da gure gizartea, pixkanaka, berriz ere aktibo izatera.” (Jarduera fisikoari buruzko EBren jarraibideak).

Plana lantzea lehenbiziko pauso bat da, Nafarroako Kirolaren Institutuan zuzendaritza estrategiko baten prozesuari hasiera emateko. Behin plan estrategikoaren bukaerako dokumentua Nafarroako kirolaren munduan zabaldurik, hura inplementatzeko behar diren tresnak diseinatu dira, besteak beste, eta lehen pauso gisa, plan estrategikoari jarraipena eta kontrola egiteko protokoloa onestea, agiri honetan jaso dena.

II. Plan estrategikoaren jarraipena eta kontrola.

Plan estrategikoa gauzatzearen ebaluazio egokia egiteko, beharrezkoa da jarraipen eta kontrolerako metodologia bat izatea, aurrerapenen egoeraren berri egoki emanen duena, eta erraztasunak emanen dituena Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendaritza taldeak kontrola izan dezan, bai eta plan estrategikoa egoera berrietara egokitu dadin ere.

II.1. Ardatz estrategikoen koordinatzaileak.

Plan estrategikoaren jarraipen eta kontrol egokiak izateko, funtsezkoak dira ardatz estrategikoetako koordinatzaileak, ondotik izendatzen direnak.

ARDATZAK

KOORDINATZAILEAK

1.

Eskola adineko kirola

Sustapen Ataleko burua edo baliokidea

2.

Osasunerako/guztientzako kirola

Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaria edo baliokidea

3.

Lehiaketazko kirola

Errendimendu Ataleko burua edo baliokidea

4.

Azpiegiturak

Kirol Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria edo baliokidea

5.

Prestakuntza

Kirolaren zuzendariordea edo baliokidea

6.

Harremanak erakundeekin

Idazkaritzaren Zerbitzuko zuzendaria edo baliokidea

7.

Ikerketa eta berrikuntza

Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaria edo baliokidea

Haien funtsezko lana izanen da ardatza osotasunean garatzeko informazioa erdiestea, koordinazio lanak betez honako hauek egitean: urteko plangintzako fitxak, urteko txostena eta urteko gauzatzearen memoria.

Ardatz estrategikoen koordinatzaileek zuzendaritza taldeari proposatutako konpromisoak oinarritzat harturik eginen da planaren jarraipena, urteko plangintzako fitxaren bidez, eta “ontzat emana” jaso ondoren, koordinatzaileek hartuko dute ardatz estrategiko bakoitzean planteatutako ekintzen gidari izatearen ardura.

Planeko ekintza estrategikoen gauzatze eta garatzearen menpe dago ildo estrategikoen aurreratze maila, izan ere ekintza guztiak interdependenteak eta elkarren osagarriak dira, ildoaren barnean.

II.2. Jarraipenaren dokumentazioa.

Plangintzako fitxak dira jarraipen sistemaren oinarria. Urteko txostenaren bidez eginen da jarraipena. Ardatzaren koordinatzaileek eginen dute txostena. Urteko gauzatzearen memorian jasoko da jarraipen eta kontrol prozesuaren emaitza.

–Plan estrategikoa gauzatzearen urteko memoria.

Urtero, plan estrategikoa gauzatzearen urteko memoria eginen da, urteroko txostenak egokituko duena. Ardatz bakoitzeko koordinatzaileak eginen du urteroko txostena. Memoria horretan, behar den informazioa jasoko da Plan Estrategikoaren gauzatze orokorraren aurreratze maila ebaluatzeko, baita ekintza bakoitzaren bilakaeraren informazio zehatza ere.

–Urteko plangintzako fitxa.

Ardatz estrategikoetako koordinatzaileek urteko plangintzako fitxa beteko dute, eta ondokoak zehaztuko: planteatutako ekintza ildo bakoitzeko urteko helburu espezifikoa, adierazleak eta helburua lortzeko urtero egin beharreko oinarrizko ekintzak. Ekintza bakoitzeko arduradunek parte hartu behar dute prestaketan, Plan Estrategikoaren arabera, eta, behar denean, gauzatzeko laguntza ematen duten unitate administratiboek.

II.3. Aurreratze maila esleitzea.

Ardatzaren koordinatzaileak izanen dira esleituko dituztenak ekintza ildo bakoitzeko urteko betetze mailak eta helburuaren aurreratze maila, urteko txosteneko informazioa oinarritzat harturik.

II.4. Plan estrategikoaren jarraipenerako bilerak.

Bestalde, eta Plan Estrategikoa egiteko ezaugarri izan zen parte-hartzearen eta gardentasunaren filosofiari eusteko, aldizkako bilerak eginen dira, eztabaidarako, plana gauzatzean inplikatutako guztien artean. Bilera horiek ekarpenak eginen dizkiete jarraipen txostenei.

Nafarroako Kirolaren Institituaren zuzendaritzak deituko ditu jarraipen bilera horiek, eta ardatz estrategikoetako koordinatzaileek proposa ditzakete. Deialdiak irekiak izan daitezke, eta, komenigarritzat jotzen bada, plana egiten izan ziren lan batzordeetan parte hartu zutenei ere gonbidapena egin dakieke, bai eta Nafarroako Kirolaren Kontseiluko kide interesdunei ere.

II.5. Plan estrategikoa gauzatzearen kontrola.

Urteko txostena oinarritzat harturik, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendaritza taldeak, aldian-aldian, berehalako lehentasunak ezarriko ditu, eta erabakiko du zer neurri zuzentzaile behar diren Plan Estrategikoa gauzatzeko.

II.6. Jarraipena egiteko egutegia.

–2010eko irailaren 23a, zuzendari kudeatzailearen ebazpena, Planari Jarraipena Egiteko Protokolo hau onesten duena.

–2010eko urriaren 15a, ekintza ildoen bilakaerari jarraipena egiten dion txostena, honako bi onespenen arteko aldian: batetik, Kirolaren Plan Estrategikoaren onespena 2009ko urriaren 19ko 318/2009 Foru Aginduaren bidez, eta, bestetik, Nafarroako Parlamentuaren onespena, 2010eko ekainaren 23an.

–2011ko urtarrilaren 15a, Nafarroako Kirolaren Institutuaren zuzendaritza taldeari Urteko Plangintzako Fitxa aurkeztu zitzaion.

–2011ko urtarrilaren 31, planaren bilakaeraren urteko jarraipen txostena, 2010ari dagokiona.

2011ko otsailaren 28a, Nafarroako Kirolaren Institutuaren zuzendaritza taldeari aurkeztea Plan Estrategikoa Gauzatzearen Urteko Memoria.

–2011ko abuztuaren 1a, Planaren Jarraipen Txostena, urteko ekainaren 30era artekoa.

–2012ko urtarrilaren 15a, Nafarroako Kirolaren Institutuaren zuzendaritza taldeari Urteko Plangintzako Fitxa aurkeztu zitzaion.

–2012ko urtarrilaren 31, planaren bilakaeraren urteko jarraipen txostena, 2010ari dagokiona.

2012ko otsailaren 28a, Nafarroako Kirolaren Institutuaren zuzendaritza taldeari aurkeztea Plan Estrategikoa Gauzatzearen Urteko Memoria.

–2014ko urtarriletik aurrera eta plan honen indarraldia amaitu edo deuseztu arte, jarraipen txostenak urtero eginen dira, eta Plan Estrategikoa gauzatzearen urteko memoria egiteko oinarri izanen dira.

Iragarkiaren kodea: F1412579