1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
453/2014 EBAZPENA, irailaren 16koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2014-2015 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebazten duena.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abuztuaren 7an emandako 511/2012 Ebazpenak –Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak eta 2012-2013 ikasturtean Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko arauak onesten ditu–, “Irakasleak” izeneko III. ataleko 2.A.h) puntuan dioenez, ikerketa proiektuetarako deialdi bat zabalduko da, eta irakasleek 2014-2015 ikasturtean garatzeko proiektuak aurkezten ahalko dituzte. Proiektuak irizpide hauen arabera hautatuko dira: proposamenaren egilearen ikerketarako prestakuntza, proiektatutako ikerketaren bideragarritasuna, interesa eta erabilgarritasuna, eta abar. Irakasleek, proiektua hautatua gertatzen bada, murrizketa izanen dute irakastorduetan, 2014-2015 ikasturtean.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren ekainaren 3ko 245/2014 Ebazpenaren bidez onetsi da ikerketa proiektu horien deialdia 2014-2015 ikasturterako.
Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak 2014ko abuztuaren 5ean argitaratu ditu kontzesioa lor dezaketen proiektuen zerrenda eta hura eskatu ezin dutenen zerrenda. Halaber, 2014ko abuztuaren 11n, puntuazio handiena lortu duten irakasleen bi proiektuen behin-behineko kontzesioa argitaratu zen.
Behin-behineko kontzesio horren jendaurreko aldia bukatu ondoren, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleei 2014-2015 ikasturtean ikerketa proiektuak emateko ebazpena onestea.
Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalaren aldeko txostena ikusita, non jasotzen baita zein den behin betiko kontzesioa puntuaziorik altuena lortu duten bi ikerketa proiektuetarako, 5 puntu edo gehiago eskuratu dutenen artean.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, kontuan harturik Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak egin duen txostena,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebaztea 2014-2015 ikasturterako.
2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle hauei ematea irakasleentzako ikerketa proiektuak:
Raúl Del Toro Sola jauna
Eulalia Isabel Gorbe Martínez andrea
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora eta interesdunei.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, baita Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Nafarroako Gobernuaren web orrian ere (zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan).
5. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2014ko irailaren 16an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
I. ERANSKINA Ikerketa proiektuak Behin-behineko kontzesioa puntuazioaren arabera (ekainaren 3ko 245/2014 Ebazpena) 1. 5 puntu edo gehiago lortuta, kontzesioa eskuratzeko moduan dauden ikerketa proiektuak. |
| 1. LANTALDEA, IBILBIDEA ETA HISTORIAL ZIENTIFIKOA (3 puntu, gehienez) | 2. PROIEKTUAREN KALITATEA ETA BIDERAGARRITASUNA (6 puntu, gehienez) | 3. BESTELAKO XEHETASUNAK (puntu 1, gehienez) | PUNTUAZIO OSOA |
1.a. | 1.b | Guztira | 2.a. | 2.b | 2.c. | 2.d | 2.e. | 2.f | 2.g. | Guztira | 3.a. | 3.b | Guztira | 1 +2 +3 |
Del Toro Sola, Raúl | 1,12 | 0,55 | 1,66 | 0,6 | 0,6 | 0,35 | 0,9 | 0,85 | 0,35 | 0,25 | 3,9 | 0,5 | 0,4 | 0,9 | 6,47 |
Gorbe Martínez, Eulalia Isabel | 0,9 | 0,25 | 1,15 | 0,75 | 0,5 | 0,8 | 0,5 | 0,8 | 0,2 | 0,25 | 3,8 | 0,5 | 0,3 | 0,8 | 5,75 |
2. Rebeca Madurga Continente andreak, Aurora Vives de Prada andreak eta Daniel Iván San Miguel Álavarz jaunak aurkeztutako ikerketa proiektuek 5 puntu baino gutxiago lortu dituzte. Hartara, ezin dute kontzesioa eskuratu.
3. Ikerketa proiektuen behin-behineko kontzesioa: behin-behineko kontzesioa ematen zaie Rául del Toro Sola jaunak eta Eulalia Gorbe Martínez andreak aurkeztutako ikerketa proiektuei (ekainaren 3ko 245/2014 Ebazpenaren I. eranskineko 2.2 eta 2.3 oinarriak).
Iragarkiaren kodea: F1412724