204. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

252/2014 EBAZPENA, irailaren 26koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Uharteko saltokiak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2014ko egutegia aldatzen duena.

Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusiak azaroaren 26an emandako 297/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak ezarri ziren 2014. urterako.

Uharteko Udalak 2014ko irailaren 18an eskatu zuen abenduaren 6a, Uharten merkataritza jarduera gauzatzeko jaiegun baimendutzat ezarritakoa, abenduaren 27arekin ordezteko.

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33.3 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Saltokiak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2014ko egutegia aldatzea, eta horretarako, abenduaren 27a ezartzea Uharten merkataritza jarduera gauzatzen ahal den egun balioduntzat, abenduaren 6aren ordez.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

3. Ebazpen hau Uharteko Udalari jakinaraztea (San Juan enparantza, 1, 31620 Uharte, Nafarroa), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko irailaren 26an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.

Iragarkiaren kodea: F1413192