1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko urriaren 1ean hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.
Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluko b) idatz-zatiak dioenez, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia osatuko dute, besteak beste, Nafarroan dauden maila ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatuetako irakasleen bi ordezkarik, Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza pribatuan ordezkaritza handiena duten bi sindikatuetako bakoitzak aukeratuta.
Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.
Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.
Bestalde, aipatu foru legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nafarroako Gobernuak, 2012ko irailaren 12an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako maila ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari izendatu zuen María Paz Murillo Urcelay andrea, Unión General de Trabajadores (UGT-FETE) sindikatua ordezkatuz.
2014ko urriaren 24an, Unión General de Trabajadores (UGT-FETE) sindikatuko Irakaskuntzako Federazioak Eskola Kontseiluari jakinarazi zion erabakia zuela Carmela Muñoz Ventura andrea izendatzea María Paz Murillo Urcelay andrearen ordez aritzeko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Carmela Muñoz Ventura andrea, Unión General de Trabajadores (UGT-FETE) sindikatua ordezkatuz, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, Nafarroan dauden maila ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari gisa, 2011ko azaroaren 4an eratutako Kontseiluari geratzen zaion agintaldia bukatu bitarte.
2. Erabaki hau jakinaraztea Carmela Muñoz Ventura andreari, María Paz Murillo Urcelay andreari eta Unión General de Trabajadores (UGT-FETE) sindikatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2014ko urriaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1413334